Joseba Irazoki, etc

Le 22/03/2019 à 20:00
Lieu : Atabal
Concert

JOSEBA IRAZOKI

Zu al zara? (Bidehuts, 2018). Joseba eta lagunak taldeak soinu unibertso joria agerian uzten digu: instrumentu joaldi txundigarriak, samurtasunaren eta amorruaren artean, ahotsa modu dotorean erabiliz. Baliteke Euskal Herrian nolabaiteko soinu triangelu bat izatea, zeinaren erpinak Lisabö, Mursego eta Joseba Irazoki baitira, eta zeinaren aldeak abanguardia musikala, rock garaikidea eta folk tradizioa baitira.

THE LOOKERS

2011n, nerabe batzuek The Lookers taldea sortu zuten. 2016an, lehen diskoa argitaratu zuten. 2018an, Real Things disko berria atera zuen garage-punk taldeak. Diskoan zehar malenkonia ukituak entzun daitezke, azken bi urte gogorren isla. Pop doinuetara hurbiltzen da taldea orain eta musika originalagoa eskaintzen du.

JURGI EKIZA

2016an, willis drummond taldearen gitarista_abeslaria den Jurgi Equiza aprobetxatu zen bere taldearen etenaldiaz, lehendabiziko diska bat argitaratzeko bakarlari bezala (bH036-LP, bidehuts). Diska iluna, nun rock distorzionatua eta zati biluziagoak tartekatzen diren, letra intimistak lehen planoan utziz. Zuzenezkoetan, alde biluztu hori indartzea erabaki zuen EKIZAk, kontzertu minimalistak emanez, bere ahotsa, gitarra akustikoa, loop station bat, eta zenbait gauzatxo batzu erabiliz soilik. Formatu honetan eman ditu 80 kontzertu baino gehio jadanik (Euskal Herrian, estatuan bezala), baita zuzenezko diska bat argitaratu ere 2017ko urte hastapenean (2016/IX/04 amanita studio, I.O.) Gaur egun, willis drummond berriro aktibitatean bada ere, artistak segitzen du bere bakarkako proiektua, eta kolaborazioak ugaltzen ditu ere…

GARTXOT UNSAIN

12 urte daramatza Gartxot Unsain egiatarrak musika eta honek dakartzan bidailagunez inguratuta. Yaw, Madeleine, John Berkhout, Pastoriza Anaiak eta Bizaldi proiektuetan aritu da edo dabil. Urte hauetan sortutakoak eta bertsio bereziak modu intimoago batean aurkeztea du helburu orain, gitarra akorde xumeak eta ahotsaren manipulazioa lehenetsiz, betiere jolasa oinarri bezala hartuta.

SANTA BARBARA

Santa Barbara 2015. urtean hasi zen proiektu bat da. Gitarrista eta abeslari batek osatutako bikoteak testu poetiko eta erritmo saturatuak nahasten ditu. Makinaz inguraturik, konposizioek arintasuna, melankolia eta distortsioen artean nabigatzen dute.