Dantzaz – Basoa

Le 22/03/2020 à 12:00
Lieu : Plaza Berri

Basoa, gutarik hurbil dena, historiaren zauriak estali eta ahantzi nahiko zituena, eta hemendik goiti memoria baten zaindari gisa altxatzen dena. Errefuxiatu kanpamendu batena, kontzentrazio zerrategi batena, Gurs. Zintzurretik ateratzen ahal ez den hipa baten gisara, onomatopeo bitxi bat kasik. Gaur egungo errefuxiatuen zorteak berpiztu memoria hau berriz jalgiarazten dute Dantzazeko dantzari gazteek, Josu Mujikorekin batera. Gai desberdinen inguruan eraikirik, bizia eta itxaropena kontatzen ditu dantzak. Iraganeko eta oraiko historiaren alegoria honetan eramaten du publikoa, onestasun eta emozioz beteriko dantzarien bizitasunak.

 

Inguruan

dokumentala :  Basotik Itsasora  - Zuzendaria : Benat Gereka

17: 00 Cinéma le Royal

Basotik Itsasora dokumentalak Gursetik Mediterraneora darama ikuslea, errefuxiatuek bizi izan zuten eta egun bizi duten egoera ezagutzera. Ikus-entzunezko bat izateaz haratago doa; memoriak eta errealitateak bat egiten duten bide bat da. Elkartasuna eta sorkuntza artistikoa. Metafora eta hausnarketa. Begirada bat. Argigarria. Poetikoa. Beharrezkoa

 

– Mintzaldia  Josu Chueca-rekin ,Gurs, El Campo Vasco-ren  idazlea

Martxoaren 20a Ostirala. 15:00. Mediateca

Basoa Teaser. DANTZAZ from Dantzaz on Vimeo.