Gure Oroitzapenak

Le 21/03/2019 à 20:00
Lieu : Cinéma le Royal
Film

Zuzendariak : Oskar Alegria Özcan Alper , Asier Altuna Iza , Mireia Gabilondo , Eugène Green, Itziar Leemans , Josu Martinez , Fermin Muguruza, Ane Muñoz Mitxelena , Maider OleagaCarlos Machado Quintela, Maialen Sarasua

 

Fikziozko luzemetrai kolektiboan, istorioz istorio, Joseba Sarrionandiaren bisaia osatzen zaigu. Hura ez baita urte askoan izozturik agertu zaigun erretratua, ez eta berriki hedabideetan ikusi ahal izan duguna ere. Sarriren bisaia idazlearena da, alegia, poliedro bat, hamaika ertzeko begitartea. Eta filmak, hamabi pieza laburren bidez, aurpegi horretako forma anitzak erakusten ditu.

Filmean, unibertso literarioan agertzen diren zenbait elementu ere azaltzen dira ezinbestean: itsasoa, portua, haurtzaroa, trenak, deserrotzea, ihesa, errari ibiltzea, besterria, gerra, suntsiketa, maitasuna, noraeza, mina, fantasia, misterioa, iniziazioa, tortura, eta abar.

eu GURE OROITZAPENAK aurrerakina from Gastibeltza Filmak on Vimeo.