Seun Kuti & Egypt 80 + 1ère partie : Amorante

Le 22/03/2017 à 20:30
Lieu : Atabal
Concert

Fela Kuti afrobeat musikaren aitak “Music is a Weapon” zioen. 1997 urtean zendu zen, eta, orduz geroztik, Seun Anikulapo Kuti seme gazteenak, Africa 70en ondorengo Egypt 80 orkestrarekin, aitaren borrokarekin segitzen du.

« A Long Way To The Beginning » diskoa argitaratu eta hiru urtera, saxofo jotzaile, kantari eta musikagile aktibistak « Black Times » laugarren lana aurkezten du. Diskoan mezu sozial eta politiko azkarrak hedatzen ditu.

Diskoak osagai guziak biltzen ditu: keinuak, fraseatzea, kobrezko instrumentuen tinkotasuna, perkusioen eta Afrikako ahotsen erritmo paregabeak.

 

Première partie : Amorante

Zonbait urte dira Iban Urizar elgoibartarra Euskal Herriko eszena desberdinetan gurutzatzen genuela. Izan ere, Andrakan edo Joseba Irazoki band taldeetan laguntzaile gisa aritu da. Aldi honetan, proiektu pertsonal batekin dator. Bakarrik oholtza gainean, haren ahots singularraz lagundurik, hameika tresna jotzen ditu zurunbillo melodiko bat sortuz. Herri folkloreak nahasten ditu gure barne intimoak kilikatuz. Objektu ederra da, bitxikeri poetikoa, kantu bakoitzari artista desberdinek marraztutako karta bat doakio eta soilik deskarga daitezke.