May B – Maguy Marin

Le 24/11/2020 à 18:00
Lieu : Gare du Midi
Danse

Badira pieza historikoak. Badira sekula aspertzen ez gaituzten ikuskizunak. May B, Maguy Marinek 1981ean koreografiatua, bi sail hauetan sartzen da. Samuel Beckett irakurtzean inspirazioa etorri zaio Maguy Marini « bizi arraildu » hauek sortzeko. Burlesko hunkigarri forma bakuna laudatzen du honek eta frantziar moldeko halako dantza-antzerki ideia laburbiltzen ere.

Pertsonai buztintsu bihotz zaharkituarekin, bukaezinezko alderratze batean abiatu denboraz kanpoko bidaiariak, humanitate porroska bat da May B. 40 urte eta 755 emanaldi berantago, arte obra bat izaten gelditzen da beti May B, eta honen emanaldiek geldi-geldia ikusle berriak irauli ditu behin eta berriz. Ingurutxo gupidagabe hau ikusi eta berriz ikustekoa da, gizakien absurdoa ezin hobeki erakusgai jartzen duena.

 

May B inguruan

- Zinema L’urgence d’agir
Zuzendaria : David Mambouch
Azaroaren 23a astelehena . 20:30. Cinéma le Royal
Itzal handia, sakona utzi eta bizitzak aldatzen dituzten artista horietako bat dugu. Azken 35 urte luzeotan, mundu osoko koreografo entzutetsu eta beharrezkoenen artean kokatu da Maguy Marin. Emigratzaile espainiarren alaba, bere lana muturreko alai zein suminkor bat da basakeriaren aurpegian. Bere ibilbideak eta jarrera hartze politikoak ausardia, kemen eta aktibismorako deia dira. 1981. urtean, May B bere lan ikonikoak dantzaren printzipio guztiak hankaz gora utzi zituen. Bere hedatze-uhina egun ere hedatzen duen eztanda itzela. Maguy Marin koreografoaren ibilbidea gorputzen eta arimen mugimendu izugarri bat da, gure garaiko abentura bat; eta zinemagintzari esker betikotu eta, aldi berean, zabaldu egin da.

 

- Master Class  May B
Azaroaren 23a astelehena. 18:00- 20:00. Grand Studio de la Gare du Midi
Izen emateak : Biarritz Culture 05 59 22 20 21

Teaser May B - Maguy Marin from Biarritz Culture on Vimeo.