Izpiliku sasi gibelean gordeturik, Cyranok lixibaren usain ona zuen

Le 20/03/2018 à 19:00
Lieu : Colisée
Théâtre en euskera - Dès 8 ans

Cie Hecho en Casa

Cyranok sudur lodia zuen. Cyrano Roxanez maitemindua zen, honek Christian, gizon ederra bezain zozoa eta gaizoa gogoko zuelarik. Baina ez zen ausartzen erraitera (bere sudur lodiarengatik). Beharrik Cyrano olerkaria zen. Taï-Marc Le Thanek idatzi eta Rebecca Dautremerek ilustratu «Cyrano» gazteei zuzendu liburuan oinarriturik, Hecho en Casa konpainiak, Frantziako zoko guzietara eraman duen bira distiratsu baten ondotik, bere Cyranoren euskarazko egokipen bat eskaintzen digu. Hau, japoniar lorategi batean murgildurik, zentzumen guziak pizturik, amodio istorio klasiko bat bihurrikeria eta kukurusta handiz kontatzen digu.