Hocus Pocus – Philippe Saire

Le 2/02/2021 à 19:00
Danse - Dès 8 ans

Bi neon argik marrazten dute errektangulu arrunt beltza. Iluntasun sakon horretatik agertzen dira, eta desagertzen emeki forma misteriotsu batzuk. Begia hasten da orduan zango bat, buru bat, ukondo bat, iduriz airean flotatzen duten gorputz zati batuzk hautematen. Piskanaka, bi pertsona dira agertzen hasten, haien jokoak haurren adiskidetasun batekin partekatzen bi gizonenak. Haien indarra neurtzen dute, abenturak, borrokak, aireko edo ur azpiko gertakariak asmatzen. Ilusionista dantza hau gure pertzepzioekin jostatzen da mundu liluragarri bat sortzeko, jokoaren plazerra nabaria den mundua. Magiaren mundua erreferentziatzat hartuz (« abrakadabra » formula magikoaren ingeleserazko baliokidea da Hocus Pocus), dantza, lilura eta ikusmen efetuak nahasten dituen Philippe Saire suizar koreografoaren sorkuntza honek grazia eta ez ustekoa nahasten dizkie irudi azkarrei.

Philippe Saire - Hocus Pocus (teaser) from Charleroi danse on Vimeo.