Parle à la poussière

Le 02/04/2019 à 20:00
Lieu : Colisée
Théâtre - Dès 8 ans

Cie Hecho en casa

Iraupena : 1h

Ana berriemaileak, Kyoto eta Osaka artean kokatu Kansaï Japongo herrialdera joan behar du 2006az geroz bere gisa utzia den « Nara Dreamland » josteta parkea argazkitan hartzeko. Justu abiatu aitzin, hitz egokiak atzeman behar ditu Pier bere aita abisatzeko bereizketa « ttipia » gertatuko dela. Xori bat kaskatzen da neskatoaren ganbarako berinaren kontra, Pier, etxearen barnean bitxiki erori orbelak biltzen ari delarik ».

Cyrano, Rebecca Dautremer-en album hunkigarria egokitu ondotik, paperezko mila lerstunez izarreztatu iniziazio bidaia da Fabrice Melquiot gazteentzako sortzaileari manatu sorkuntza berri hau. Fantastikotasunaz hurbiltzen den alegia garaikide bat Historia Handia fikzioa eta olerkiaren bidez agerrarazteko.