Princesse K

Le 10/01/2018 à 19:00
Lieu : Colisée
Théâtre en famille - Dès 8 ans

Bob Théâtre

Behin bazen printzesa polit bat herri polit batean, oihan polit batek inguratu gaztelu polit batean, traidore bat dena suntsitzeko ilunpetik atera aitzin. Mendekuaren tragi-komedia hau, disdira handian mahai sinple baten gainean hedatzen da. Koro batekin, mokanes batekin, bitxi kutxa batekin eta gogora ekartze « super-botere » batekin, Denis Athimon pertsonaia batetik bestera iragaiten da erritmo itogarrian. Kung fu maisu bat bezain zalua, samouraï zahar bat bezain zehatza, sorpresa efektuak, gag irrigarriak eta akzio film klasikoei buruzko begi kliska saminak biderkatzen ditu. Parodia pozgarria eta zehaztasunez beteriko altxor bat, ttipi eta handiak KO eta alegeraturik uzteko.