Up! – Lagunarte

Le 17/03/2021 à 16:00
Lieu : Salle Gamaritz - Gare du Midi
Concert pour voix et objets - Dès 1 ans

6 hilabete > 5 urte

Mokofina eta Miliaren ondotik, Kristof Hiriartek ttipienei zuzenduriko sorkuntzekin segitzen du Up! Ikusgarriarekin: ahotsez eta objektuz osaturiko bakarkakoa da. Up!-ek handitzera gonbidatzen gaitu, baina ez «sobera fite» edo, behintzat, ez goregi! Ingelesez Up! erraten badugu, igotzeko erran nahi dugu, euskaraz up erraten badugu, molde neurtu eta zuhurrean egiteko: handitu, baina handikeriarik gabe.

Dantzarien eta objektuen arteko balts honetan, eraikuntza pertsonalaren metafora bat atzemanen dugu haurrek zein helduek, gainera, umiltasun zoragarri batekin. Goratasuna hartzeko erritual bat bezala, bizitzako eskailerak igotzeko, zuhurtziaz… eta beharbada ilargia eskapatzen utziko dugu.