Folia – Mourad Merzouki

Le 4/05/2021 à 20:30
Lieu : Gare du Midi
Danse

Hip-hop dantza, musika barokoa zuzenean eta beat-erako elektroa nahasiz, ikuskizun handi oso hau, usaiaz kanpokoa, Mourad Merzouki koreografoak, Franck-Emmanuel Comte Hostel Dieuko zuzendari artistikoa eta orkestra buruarekin burutu lankidetzaren ondorioa da. Gustu berdina dute biek usaiaz kanpoko buruz-buruko artistikoentzat.

Hamasei dantzari, zazpi musikari eta kantari batekin, hip-hopa XVII eta XVIII. mendeetako italiar eta hego amerikar musika baroko eta tarentelei jarraikiz zirimolarazten du Foliak. Indarrez eta kopuru handian, usaiaz kanpoko nahasketa dute garatzen. Eszena batzuen bitartez, Foliako goi-mailako dantza dinamikoak, hain egoki horrela izendatuak, interpreteak eramaten ditu, hauen artean bi dantzari gazte klasiko eta derbitxe torneatzaile bat, zirimola batean eta publikoa haren oldar eta kar hatsaren ildotik.