Malandain Ballet Biarritz – Sirènes et autres…

Le 05/06/2018 à 20:30
Lieu : Gare du Midi
Rendez-vous sur le quai de la Gare

 

Sirènes- Martin Harriague

Estro – Thierry Malandain 

Sorkuntza –  Thierry Malandain

7. Geltokiko kaiako hitzordu honen karietara, Malandain Ballet Biarritzek Biarritzen 2016an antolatu Koreografo Gazteen 1. lehiaketa hiru aldiz irabazi duen Martin Harriaguek, Bordeleko Opera Nazionaleko Baleta eta Toulouseko Capitoleko baletarekin batera Sirènes Malandain Baletarentzat idatzi bere sorkuntza berria aurkeztuko du. Malandaineko dantzariak errepertorio desberdin batean ikusteko parada hordigarria Estro obran,  eta Thierry Malandainen opus berri batean berriz ikusi aitzin

 

Sirènes  « Itsas bazterrean hazi naiz, liluraturik, haren arrapoari begira eta gordetzen dituen misterioak argitu gabe. Zer sakrifikatuko nukeen, zer ikasiko nukeen, itun kaltekor batek amildegiak ireki balizkit? Aldi berean ezaguna eta irudimezkoa zitzaidan itsaso horretan dituzte itsas laminek eta gizakiek haien patua antzezten. » Martin Harriague

Estro « Estro sormen zirimola da. (…) Teknika klasikoak eta garaikideak perfektuki uztartzeaz gain, koreografoak jazz eta salsa elementuak sartzen ditu. » Note di Danza, Antonella Poli, 2014ko azaroa